Sofokle poetak K.a. 422. urtean idatzitako antzezlana dugu Antigona, euskarara itzuli baina orain arte zuzenean antzeztu ez dena. Horman Posterreko lagunek erremedioa eman diote horri eta eurek moldatutako bertsioa estreinatu dute euskara hutsean Antigone edo ezetzaren beharra izenburuarekin.