Bizkaiko Tabernariak eta SOS Ostalaritza plataformetako kidea da Ihintza Torres García. Larunbatean indarrean sartuko diren neurri berrien atarian, Bilboko eta inguruko ostalarien egoeraz hitz egin dugu berarekin. Haserre eta etsituta mintzatu da ostalaritzaren inguruan lan egiten duten familien izenean, eta laguntzak haien errealitatearekin doitzeko eskatu du.