'Fin de partie' edo jokoaren amaiera

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko abe. 20a, 00:00

1851. Londresko kafetegi ilun eta ketsu bat. Adolf Anderssen eta Lionel Kieseritzky xake-jokalari trebatuak aurrez-aurre daude. Horien erdian xake-taula dago eta 32 piezak dagozkien laukitxoetan. Partida hasi eta azkar doa forma hartzen, abiadura bizian garatzen da lehia, mugimendu ederrez egindako koreografia sortu da. 23 mugimendutan jokoa erabakita dago. Partida hilezkorra izenez pasa da historiara Anderssen eta Kieseritzkyren arteko lehia mitiko hura, inoiz jokatu den xake-partida ederrena izategatik ezagutzen dena. Eskola erromantikoaren erakusle, jokaldi ezinezkoak eta eraso harrigarriak egiteagatik bilakatu da ospetsu partida hura.

Osorik irakurri