Irantzu Varelak jasandako erasoak salatzeko manifestua izenpetu dute ehunka eragilek

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko abe. 23a, 09:47

"Es una tortura" –"Tortura bat da"– izenburua duen manifestua izenpetu dute kazetaritza, kultura zein politika esparruko ehunka eragilek. Izenpetzaileen arabera, "eremu publikoan egindako esku-hartzeagatik jasotako zigorra da" Varelak abenduaren 14an jasandako hamaikagarren eraso lesbofobo antifeminista.

Abenduaren 14an Irantzu Varela kazetariak jasandako eraso lesbofoboaren harira, "Es una tortura" ("Tortura bat da") manifestua izenpetu dute kultura, kazetaritza zein politika arloko ehunka emakumek. Argi utzi dute Varelak jaso azken eraso hau ez dela kasu bakarra, ez eta ere isolatua: "Emakume feministen aurkako erasoak areagotu egin dira bizitza jasanezina egiteraino, batez ere arrazoi profesionalengatik edo matxismoaren aurkako borrokagatik presentzia publiko etengabea dugunetara".

Sinatzaileek azaltzen dutenez, irainak, heriotza-mehatxuak eta emakumeenganako jazarpenak gero eta ohikoagoak dira, eta, horregatik, Varelaren aurkako erasoa tortura gisa definitzen dute: “Eremu publikoan esku hartzeagatik zigortzeko modu bat da”.