Bilboko auzo garaietako (San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala) kaleak mota askotako kolorez jantzita agertu dira eta nonahi egokitu dira tokiak jendea elkartzeko. Gau Irekia genuen aurrean. Aurten inoiz baino beharrezkoago genuen, ekitaldiak helburu baititu jendearen arteko harremanak bultzatzea eta auzoetako giza eta gizarte aberastasunaz gozatzeko aukera ematea. Antolatzaileek aurre egin behar izan diete izurriak ekarri dituen oztopo eta eragozpenei; baina, zailtasunak zailtasun, auzoetako jendeak erantzun ederra eman du.