Hamarkada bateko ibilbidea duen proiektua da Sustraiak Catering. Gune autogestionatu bateko sukaldean forma hartzen hasitako proiektua, gizarteratze soziolaborala bultzatzen duen catering agroekologikoa da egun. Errotik kooperatiba feministarekin bat egin berritan harrapatu zituen osasun krisiak, baina jakin dute egoerari buelta ematen. Konfinamenduak proiektuaren “aldaketa prozesua” arindu duela diote: egoerara doituz, bertatik bertarako catering zerbitzua etxez-etxeko janari banaketarekin ordezkatu dute, eta denda zabaltzea erabaki.