Milaka lagun kalean 238 herritan, euskal presoen aurkako salbuespen legediak amaitzeko eskatzen

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko urt. 11a, 00:00

Azken urteetan euskal herritar gehien kalera ateratzen duen deialdia izan ohi da urtarril hasieran euskal preso politikoak babesteko egin izan dena, eta aurten ere, hala izan da. Aurten, baina, pandemia testuinguruan, modu deszentralizatuan egin dituzte larunbat arratsaldean mobilizazioak 238 auzo, herri eta hiritan. Sare arduratu da Hego Euskal Herriko protestak antolatzeaz, eta Bake Bidean eta Bakearen Artisauak Baionakoaz. Estatuei dei egin diete salbuespen legediak bertan behera uzteko, euskal presoak Euskal Herriratzeko eta bake prozesuan aurrera egiteko.

 

Osorik irakurri