Limpiezas Arana-Fernández Aguilar enpresarekin gatazkan urrats bat gehiago emango du Bilboko Langile Autodefentsa Sareak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko urt. 11a, 00:00

Azaroaren 26an abiatu zuten gatazka garbiketa enpresarekin, bertako langile batek jasandako gehiegikeriak medio. Gaur artean enpresaren partetik erantzunik jaso ez dutenez, gatazkaren izaera publikoa indartzen segi dute. Astelehenean elkarretaratzea deitu dute, enpresak Uribarri auzoko Matiko kaleko 2. zenbakian duen egoitza aurrean, 18:00etan.

Osorik irakurri