Zinegoak jaialdiaren 18. edizioa martxoaren 1etik 14ra izango da eta Filmin plataforman ere ikusi izango da
2021-01-13 00:00Aurtengo Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia modu presentzialean eta birtualean ospatuko da. Jaialdiak egoitza ofiziala Lekeition izango du eta hainbat jarduera antolatuko dira bertan, Bilbon jaialdia ospatzen den bitartean.