COVID-19 txertoa aldez aurretik jarrita harrapatu dituzte Bilboko bi ospitaletako zuzendariak eta dimititu egin behar izan dute

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko urt. 20a, 00:00

Bilboko Basurtuko eta Santa Marina ospitaleetako zuzendari kudeatzaile Eduardo Maizek eta Jose Luis Sabasek dimititu egin dute asteazken eguerdian, Osakidetzak jakinarazi duenez. Aurreko egunean ELA sindikatuak salatu zuen Basurtuko ospitaleko zenbait kargudun COVID-19-ren aurkako txertoa hartzen ari zirela, beren karguak ematen zien boterea baliatuz. Bai Maiz, baita Sabas ere, EAJko afiliatuak dira eta Eusko Jaurlaritzan eta Bilboko Udalean ibilbide politiko zabala egindakoak. Ez da baztertzen ospitaleetako agintari gehiagok boterekeriaz txertoa jarri izana.

Osorik irakurri