Hibridoa da Ula. Ez da erabat Donostian bizi. Ez erabat Bilbon. Etxe orratz batean jaio zen, eta Aguraingo ermita txiki baten izena darama. Arkitekturari gizarte zientzietatik begiratzen dio. Eta purutasun eza ez da balio bat unibertsitate ibilbidean, ezta lizitazioetarako ere. Baina zehar-begirada horretatik espazioak beste modu batera ikusten dira, nonbait.