Uharte baten aukeraz

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko ots. 14a, 00:00

Paradisua uharte bat izan liteke. Infernua ere bai. Hala uste du behintzat Judith Schalansky idazleak, Atlas of the Remote Islands (Urruneko uharteen atlasa, 2013) liburu ederraren egileak. Berlineko liburutegiko epeltasunetik atera gabe, hainbat eta hainbat mapa eta nabigazio karta ikertuz idatzi zuen liburua, ozeanoetan barrena, Europako kontinentetik urrunen aurkitzen diren 50 uharteren inguruko fabulak, mitoak, fantasiak eta kontaketak bilduz. Izan ere, uharteek, ur-gaziz inguratutako lur pusketa horiek, badute zerbait berezia idazleak eta irakurleak liluratzen dituena. Asko izan dira eremu txiki horiek ardatz gisa hartu dituztenak beren irudimenari hegalak emateko. Hala egin du Abel Paúl konpositoreak: Insula/Insulae (latinez, uhartea) soinu instalazioa aurkeztu berri du Bilboko Artiatx espazioan.

Osorik irakurri