LAB sindikatuak abenduan salatutakoaren arabera, erreten-zerbitzuari atxikita dauden erizaintzako langileek, lan karteldegien etengabeko aldaketa, karteldegi horien gabezia eta atsedenerako eskubidearen urraketak pairatu dituzte. Hori dela eta, salaketa aurkeztu zuten Lan Ikuskaritzan eta arrazoia eman diote sindikatuari.