Karpa jarri nahi duten ikastetxeei ezetz erantzun die Bilboko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko mar. 1a, 00:00

Bilboko zortzi ikastetxek karpa jartzeko eskaera egin diote Udalari. Pandemia dela-eta, herri ugaritan karpez hornitzen ari dira ikastetxeak, egun euritsuetan ere aire zabalean aritzeko; Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dizkie gainera udalei karpa hauek. Baina Bilboko Udalak ezetz esan die eskaera guztiei, ez du karparik nahi ikastetxeetan. “Argi dago hezkuntza komunitatearen eskaerak ez direla Udal honen lehentasun”, kritikatu dute BIGE Gurasoen elkartetik.

Osorik irakurri