AZET: Defendatzen gaituen komunitate bat izateko beharra

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko mar. 14a, 00:00

Bilboko Etxebizitza Taldea (AZET) justu konfinamendu garaian sortu zen, “eta ez kasualitatez”, bertako kideek azaldu dutenez. Hausnarketa orokor batetik abiatu ziren: “Egungoa osasun krisitik harago krisi sistemikoa da. Hau langileriaren pobretze bat da eta oinarrizko beharrak asetzeko zailtasun handiagoak ditugu, adibidez, etxebizitza edo elikadura. Intuizio honetatik abiatuta eta gure auzoko elkartasun sarean parte hartu ondoren, ikusi genuen une honetan etxebizitzak zentraltasun handia izango zuela”. Etxebizitzaren arazoa politizatzeko eta behar indibidualei modu kolektiboan erantzuteko beharraz gain, beste oztopo batekin egin zuten topo: “Isolamendua eta indibidualizazioa. Bizi garen gizarte kapitalistaren oinarri estrukturala da, baina konfinamenduan are nabariago egin da”. Uste dute testuinguru horretan kolektiboki lan egiteak ekarri diela arrakasta: “AZETera hurbildu garenok familia politiko bat aurkitu dugu, konpromisoa hartzen duena inor bakarrik atzean ez uzteko. Batzuentzat lehen aldia izan da familia politiko baten parte sentitu direna”.

AZETen esperientzia, Osasun neurriekin komunitateak kalean bizi behar du artikuluaren zati da.

Osorik irakurri