22 urteko etxerik gabeko gizon bat zendu da Bilbon. Berriak jaso duenez, martxoaren 12an hil zen.
Gazteak gauak aterpetxean eta egunak kalean igarotzen zituen, gitarra alboan zuela. Bere geralekuetako bat zen Uribarri auzoa, eta hango bizilagunek loreak, argazkiak eta kartelak jarri dituzte hildakoa egon ohi zen tokian.
Aurten Euskal Herrian hildako bigarren etxegabea da. Urtarrilean, 56 urteko gizonezko bat hil zen Hendaian, tenperatura oso baxuak egin zituen gau batean; hilotza auto barruan aurkitu zuten. Egun gutxi lehenago, abenduan, etxerik gabeko beste pertsona bat hil zen Zarautzen. Horrez gain, urtarrilean abenduan desagertutako etxerik gabeko 34 urteko gizonezko baten gorpuzkiak aurkitu zituzten Getxoko Arrigunaga hondartzan; hura hiltzea leporatuta, behin-behineko espetxealdian dago 51 urteko gizonezko bat.