Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu

Munduko Saskibaloi Txapelketa, ziklisten Espainiako Vuelta, Europako Futbol Txapelketa… Kirol ekitaldi handiak jaso(ko) ditu Bilbok urteotan, hiria “mapan kokatu” eta hura dizdiratsuago egingo duten diru-iturriak erakartzeko. Azkena, 2023ko Frantziako Tourra, hamar milioi euroren truke Bilbotik abiatuko dena. Bizkaiko hiriburua mapan kokatu beharra baitago.

Osorik irakurri