Futbola, 22 lagunez osatutako kirola, pasio, inspirazio iturri edo “harmailak testosteronaz betetzeko aitzakia”, ikuspegiak bezain ugariak dira jarduerari esleitzen zaizkion definizioak. Baina bada onarpen maila zabala duen ideiarik ere: futbola gutxi batzuentzat negozio borobil bilakatu da. Inor gutxik uka dezake hori gaur egun.