Banco Bilbao Vizcaya Argentaria ez da Bilbokoa ezta Bizkaikoa ere, aspaldi egin zuen hegan Madrilera eta handik dirua beste aberririk ez duten nazioarteko inbestitzaileen atzaparretara. Vizcaya eta Bilbao bankuei begira jartzeak eramaten gaitu milaka eta milaka pertsonen izerdi eta zapalketaren berotan sortutako “euskal” oligarkiaz hitz egitera. Edo hitz bakar batean esanda: Neguri.