Lexuri Badiolak gurpildun aulkia behar du eta egunero hartu behar du autobusa lanera joateko, baina autobuseko plataforma bakar batek ere ez du behar bezala funtzionatzen eta autobusera ezin igo geratzen da edo akatsa zein den eta zer egin behar duen azaldu behar izaten dio gidariari. Bere orain arteko borrokari entzungor egin diotela-eta, sinadura bilketa abiatu du.