Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearen jabetzakoa den etxebizitzan bizi den Judithek maiatzaren 14ko datarekin zuen etxe kaleratze agindua. Kaleratzea oztopatzeko, AZET etxebizitza sindikatuak egindako mobilizazio deialdiarekin bat egin dute hainbat pertsonak, eta Judithen ataria blokatuta eduki dute harik eta etxe kaleratzea bertan behera gelditu dela jakinarazi dieten arte. Etxe kaleratzea behin betiko atzera bota arte, negoziaketekin jarraitzeko asmoa agertu du sindikatuak.