Antolatzaileek Etxepareren lanaren bi literatur ezaugarri azpimarratu nahi izan dituzte. Batetik, euskaraz idatzitako lehenengo liburua da, eta bestetik, poesia herrikoiaren eredu.
Ekainaren 3an, Bilboko Arriaga antzokian, etenik gabe eta segurtasun neurriak beteta irakurriko dute Nafarroa Behereko apaizaren liburua.
Bilbo zaharra euskaltegiak modu originalean eman nahi izan du Arriagako irakurraldiaren berri eta Bernart Etxepare berpiztuak berak, lehen bizialdian idazten zuen bezalaxe idatzi du gutuna irakurraldiaren berri emateko eta antolatzaileei eskerrak emateko. Lotura honetan duzue Etxepareren gutuna.
Aurreko urteetan ondoko irakurketak egin dira: Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Miranderen Haur besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Atxagaren Obabakoak, Arestiren Harri eta herri, Sarrionandiaren Narrazioa Guztiak, Kafkaren Metamorfosia,