Kontzertuak ez dira soilik zuzeneko musikaz gozatzeko aukera, klubetan egiten diren musika sesioak aisialdirako aukera soilik ez diren bezala. Katarsirako uneak dira, eferbeszentzia kolektiboa lortzeko errituak. Zuzeneko emanaldietan, klub ilunetako sesioetan eta aire zabalean antolatutako rave jaietan parte hartzeak zure egoa baztertu eta komunitate kaotiko baten partaide egiten zaitu. Ardura kolektiboaren mesedetan, baina, aspaldi ez dago talde katarsirik. Dantzaldiak, denbora bezala, galdu egin ditugu.