Manu Agirre bilbotarrak Zabalburuko polizia-etxean salaketa bat jarri nahi izan du asteazken arratsaldean. Baina izapideak euskaraz egiteko arazoak izan ditu. Agirrek ordubete baino gehiago itxaron behar izan du euskaraz egiteko gai den ertzain bat agertu den arte. Herritarrak kexa jarri du Hizkuntz Eskubideen Behatokian. Ez da gertatu zaion lehen aldia.