Bilboko Deustualdeko Ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko sortu ziren ikasleen Euskara Batzordeak. Deustuko Ikastolan eta San Inazioko institutuan DBH 3. eta 4. mailako ikasleek hartzen dute parte, eta Ibarrekolandan eta Botikazarren batxilergokoek. Batzordeetan egiten duten lanaz, parte hartzearen esperientziaz eta gazteen hizkuntza ohiturak aldatzearen zailtasunez aritu gara lau eskola hauetako hainbat batzordekideekin.