Euskal filologia ikasten zebilela hasi zen EITBn Asier Larrinaga (Bilbo, 1965), hizkuntz zuzentzaile lanean. Handik zortzi urtera, 1999an, EITBko Euskara Zerbitzuko arduradun izendatu zuten, eta horretan dihardu ordudanik. “Zerbitzu txikia gara, enpresa honek duen dimentsiorako”, aitortu du. Euskara kolokialaren eskuliburua argitaratu zuen iazko udazkenean, eta aitzakia hori baliatu dugu harengana jotzeko.