100.000 euro biltzeko finantzaketa kolektiboko kanpaina jarri du martxan Bilboko Guggenheim museoak. Jeff Koonsen Puppy eskultura ezagunaren konponketa lanetarako behar dute dirua. Harrabotsa sortu du kanpainak sare sozialetan, museoko garbitzaileen grebarekin eta Urdaibaiko hedapenaren proiektuarekin batera hartuta jokaldiak ez baitirudi hain borobila. Diru-kopurua udazkenerako biltzea espero du Juan Ignacio Vidarte museoaren zuzendariak.