Azken hilabeteetan, zeresana eman du etxe kaleratze estrajudizialak egiten dituzten enpresen artetik ospetsuena den eta eskuin muturrarekin lotura duen Desokupak, Bizkaitik birritan kontratatu baitituzte beren zerbitzuak. Testuinguru horretan, faxismoari pauso bakarra aurrera egitea galarazteko irmotasuna agertu du hainbatek, eta egoera etxebizitza arazoaren eta faxismoaren arteko loturaz hausnarketa bultzatzeko baliatu duenik ere egon da. Zein dira etxebizitza arazoaren aurrean faxismoak dituen adierazpideak? Etxe kaleratze estrajudizialak gauzatzen dituzten enpresetara mugatzen da, edo azkoz harago doa? Okupazioaren kriminalizazioak zein lotura du horrekin guztiarekin? Gisako itaunei segi diegu, etxebizitza arazoak auzi antifaxistarekin duen loturaren gainean argi printza batzuk jaurtiki guran.