Arrakalaren okupazioaren aurkako prozedura judiziala abiatu zen urriaren 4an, eta egun berean jarri zuen martxan elkartasun eta salaketa kanpaina AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak. "Etxebizitzak defendatuz, arrakala zabaldu!" lelopan abiatutako kanpainaren baitan egindako manifestazioan birjabetutako espazio berri bat eman zuten ezagutzera: Arrakala II. Horrez gain, mobilizazioa baliatu zuten Erriberako kaleko 9. zenbakiko eraikina etxejabe handi baten eskuetara pasa dela eta hiru familia etxe kaleratuak izateko arriskuan daudela jakinarazteko.