SBAU 2021 hirigintza eta arkitekturari buruzko nazioarteko biurtekaria Seulen egiten ari dira uneotan. Bilbo hiria bertan da, beste hiriekin proiektuak aurkezten, baina besteak baino stand gehiago okupatzen (!). Bilboko Udalak Seulen egindako kolonizazioan erakutsi ditu diseinuarekin jantzi dituen proiektuak: Fosterrek egingo duen Arte Eder museoaren zabalpena, Kunsthal-Design institutua, Auzo Factory Matiko, As Fabrik, Bilbao CT Lab, Azkuna Zentroa. Bilboko Plan Estrategikoen zinegotzia da pastela azaltzeko ordezkaria. Menua zerbitzaturik dago.