Autodidakta, kritikoa eta batere konformista. Materiala erosteko dirurik eduki ez arren hori ez da inoiz arazo izan. Hiri grisen pareta zuriak dohainik dira eta erakusleiho paregabea mezuak zabaltzeko. Espraia eskuan, espazio publikoaz jabetzen da eta ezarritako estereotipoei aurre egiten die, arauz kanpoko emakumeak eta isildutako errealitateak marraztuz. Murales Lian gisa ezaguna, Lian Monserratek (AEB, 1981) bera gehiago ezagutzeko aukera eman digu.