Tesia egiten ari zela izan zuen estreinako aldiz Bilboko etxola-auzoen berri Iñigo López Simón historialariak. Tesia, baina, beste zerbaiti buruzkoa zen, eta azaletik baizik ez zuen landu gai deskubritu berria. Orain, Tene Mujika bekari esker kaleratu du Bilboko etxola batean (Elkar, 2021), “aspalditik” idatzi nahi zuen liburua. Udal artxiboa arakatu du, erroldak eta ikerketak irakurri, etxoletan bizi izandako herritarren testigantzak bildu, eta, azkenik, liburua janzteko baliatu ditu Floren Carrónen artxibo bikaineko argazkiak eta Gabriel Arestiren mailukadak.