Ez nuen sekula esanen antzezlan batek bisitaraziko zidala Bilboko Otxarkoaga auzoa urriko astelehen iluntze batez. Baina hala suertatu zen urrian, eta plazer handiz gainera, zergatik ez?
Harrobia aretoan zen antzeztekoa Tribiz: baserri galdua lana eta Jon Ander Urresti Tribiz uda honetan ezagutzeko parada izan banuen ere, ez nuen antzerkiaren munduan sekula ikusia. Aretoa ere ez nuen ezagutzen, Iruñekoaldezaharzentrista batek ez baititu halakoak ezagutzen. Hasieratik harrapatu nau... [+]