Bilboko Alde Zaharreko eraikin bat osorik erosi du etxejabe handi batek. Iraungitako alokairu kontratuak zituzten bizilagunek epe-laburrean alde egin behar dute, eta bertan jarraitzen dutenen susmoa da beraiek ere alde egitera behartuko dituztela. Hala bada, AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatura batu dira, eta borroka abiatu dute. Operazio espekulatibo baten aurrean daudela deritzo sindikatuak.