Bada elementu bat Bilboko Euskalduna Jauregiko areto nagusian gauzatzen diren ekimen ororen testigu dena, eszenaratze guztietan presente dagoena. Bere dimentsio erraldoiek eta denbora larregiz mutututa izan ohi dituen soinuek aski izan behar lukete bere garrantzia ezbaian ez jartzeko, baina justuki handitasun horren erruz, ez zaizkio behar lituzkeen aukerak ematen. Inork ikusi nahi ez duen elefante galanta, alajaina.