Aimar Arriola komisarioak eta Sands Murray-Wassink artistak gutun bidez ezagutu zuten elkar. 2020ko ekainetik 2021eko otsailera bitarte, bizipenak eta gogoetak trukatu zituzten, If I Can’t Dance antolakundearen enkarguz –performancea aztertzen duen erakundea da, eta Amsterdamen dago; bertan bizi da Murray-Wassink–. Azaroan, aldiz, Bilbora etorri zen artista estatubatuarra, Arriola Azkuna Zentroan (AZ) egiten ari den ikerketa-proiektuaren harira. Beren ekitaldi publikoaren bezperan hitz egin genuen biekin.