Mugimendua deskonposatzen bide-urratzailea izan zen Eadweard Muybridge argazkilari eta ikertzaile britaniarra. Argazki segiden bitartez lasterketa-zaldien mugimendua era zehatzean jaso ahal izan zuen lehenengoz, eta 1887. urtean Animal Locomotion liburua argitaratu zuen, gizakien eta animalien mugimenduak xeheki eta modu analitikoan batzen dituen liburu aitzindaria. Ikerketa hari segika, Noa Eshkol dantzari eta koreografo israeldarrak gorputz mugimenduaren notazioaren ikerketari eskaini zion bizitza. Egun, bere lanaren emaitza ikusgai dago Bilboko Guggenheim museoan, Sharon Lockhart artistak egindako ikerketari esker.