Bilboko Otxarkoagan dauka egoitza AMUGEk, Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteak, eta auzo horretantxe jaio zen, 1984an, Tamara Clavería elkartearen presidenteordea. Matxismoari eta ijitoen aurkako arrazakeriari aurre egitea da haren eguneroko lana, eta ez da lan erraza. Besteak beste, antigitanismoa (zilegi bazaigu berba hori erabiltzea, euskal ordain garbirik ezean) oso erro sakonak dituen zuhaitza dela azaldu digu Claveríak.