Paris mugiarazteko ekintzak iragarri dituzte Iparraldean eta salbuespen politikak amaitzeko exijitu Hegoaldean

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko urt. 10a, 00:00

Dozenaka milaka lagun atera dira kalera larunbatean euskal preso politikoen eskubideen alde. Pandemiak baldintzatuta, Hegoaldean 200 bat mobilizazio egin dituzte Sarek deituta, eta Baionan hiru zutabetan egin dute protesta Bake Bideanek antolatuta. Sarek beste behin eskatu du salbuespen politikekin amaitzeko, eta Bake Bidean-ek fase berri bat abiatu dutela iragarri du, era progresiboan, desobedientzia zibilera hel daitezkeen ekintzetan oinarritutako estrategia batekin. Ekimen hauetan parte hartzeko prest dauden 90 pertsona ezagunen zerrenda publiko egin dute.

Osorik irakurri