Ikerketa Feministak eta Generokoak Masterraren amaierako lana egiteko lau emakume eskalatzaile elkarrizketatu zituen, baina, lana motz geratu zitzaion eta unibertsitateko loturetatik askatzean, ikerketarekin jarraitu nahi zuela erabaki zuen, bere erara. Escalantes (Gehiago Edicions, DDT Liburuak, 2021) da bide luze horren lehen tontorra –ez baita hor amaitzen– eta aurkezpenetan murgilduta aurkitu dugu Maria Francisca Mas Riera idazlea, Bilboko San Inazio auzoan bizi den mallorcarra.