Reggaezalea eta disko jartzailea da Irati Agirre, Misswaymon (Mungia, 1988). Hiru urte igaro dira bere lehen pintxadatik, Pantx Records kolektiboko “familiaren” parte bilakatu zenetik. Sentikortasuna bidelagun, reggae eszenan emakumeen ahotsa ekarri nahi du lehen lerrora. Zapia buruan eta binilo kutxa artean hautatzen ditu doinuak, autogestioa, kontrakultura eta antifaxismoa iparrorratz.