Ekintza zuzena Bilboko Atxuriko kantxetan: etxerik gabekoek bertan lo egin ez zezaten udalak jarritako hesiak bota dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko mar. 7a, 00:00

Bilboko Udalak hesiak ezarri zituen pasa den abenduan Atxuri auzoko kirolgunean. Gauez itxi egiten dutenez, etxerik gabeko migratzaileek ez daukate bertan lo egiterik, orain gutxi arte bezala. Pertsona horiekin elkartasunez hainbat lagunek hesiak bota dituzte, "arrazakeria eta xenofobiaren" aurka egin eta "guztiontzako auzo duina" defendatzeko.

Osorik irakurri