Bilbo eta inguruetako hainbat talde ekologista, sindikatu, etxebizitza sindikatu, auzo elkarte eta gazte eragile bildu dira Sakeoari ez, energia eskubidea dinamikan, pobrezia energetikoa salatzeko. Ostegunean eman dute beren burua ezagutzera, eta aurkezpen agerraldia baliatu dute martxoaren 26ko manifestazioa iragartzeko.