25 gau eta bat gehiago argitaratu du berriki Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE), Galder Perezek eta Ane Zabalak idatzia, gaur egun haiek biek osatzen duten Gilkitxaro antzerki taldearen mende laurdena ospatzeko asmoz. Hain zuzen, Bilboko Uriolak Ane Zabalarekin hitz egin du argitalpenari dagozkion xehetasunei eta antzerki konpainia bilbotarrak gaur egunera arte izandako ibilbideari buruz.