Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun publikoaren inguruan hartzen ari den neurriez, eta salatu dute erabaki politikoen atzean osasun publikoa desegin eta osasun sistema pribatua indartzeko nahia ikusten dutela.