2020ko martxoaren 29an, konfinamendu garaian, Bilboko San Frantzisko kalean polizia agenteek emakume arrazializatu bat eta bere semea jazarri zituzten, auzokide batek grabatutako irudietan ikus daitekeen bezala. Bada, emakumeak epaiketa izan du asteazkenean, eta SOS Arrazakeria taldeak deituta, hainbat pertsona bildu dira babesa erakusteko eta segurtasun indarren inpunitatea gaitzesteko.