Ez da hezkuntzako grebarik egongo martxoaren 25ean

Erabiltzailearen aurpegia Argia

Hezkuntza sektoreko elkarretaratze bat. / Argazkia: Steilas.

Sindikatuek erabaki dute Hezkuntza sektoreko greba bertan behera uztea. EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk ostiralean EAEko hezkuntza hitzarmena adostu ostean dator erabakia.

EITBk jakinarazi duenez, ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek bertan behera utzi dute martxoaren 25erako greba deialdia; beraz, ez da lanuzterik izango EAEko eskoletan.

Ostiralean alderdi politikoek adostasuna lortu zuten hezkuntzako lege zirriborroaren gainean, hainbat gorabeheraren ostean. Bada, hitzarmen hori ixtearen harira dator sindikatuen erabakia.

Irakurri artikulu honetan hezkuntza legearen gako nagusiak.