Euskal Herrian gaur artean aurkitu den Gerra Zibileko hobi komunik handiena aurkitu dute Bilboko Begoñako hilerrian. 46 gorpuzki daude bertan, gehienak Errepublikaren alde borroka egindako gudari eta milizianoenak. Gogora Institutuak DNA probak egingo dizkie.