Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu horretan, larunbatean, omenaldia egingo diote Bilboko Indautxu auzoko Kirruli plazan, "Justiziak ez du egunik izan, maitasunak 10 urte!" lelopean.