Trans genealogia bat

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko uzt. 3a, 00:00

Juan van der Hamen y León margolariak 1625-28 inguruan Katalina Erausoren oliozko erretratua margotu zuen. “Moja alfereza” izendapenaz ere ezaguna zen pertsonaren erretratuan, kargu militar horren uniformez jantzita ageri da Erauso, garaiko metalezko bular-oskolarekin eta oihal margul batzuekin. Albotik erretratatua ageri da, azal zurbila du, adats ertaina darama eta begirada desafiatzailea du, barroko kolonialeko maskulinotasun jarrera adierazkorraz. Mihisearen goiko aldean honakoa irakur daiteke: “Alferez Doña Catalina de Herauso”. Cabello/Carceller artistek margolan hori artearen historiako lehen erretratu “transa” izan litekeela iradoki dute Bilbon daukaten erakusketan.

Osorik irakurri